Argi berria Solana auzoarendako

Guaixe 2008ko uztailaren 15a

Jarri diren faroletatik 30k aurretik zeudenak ordezkatu dituzte. Gainontzeko zortziak argi puntu berriak dira. Guztiak, bat salbu, etxebizitzetako fatxadetan jarri dira. Kale-argiak jartzearekin batera, Altsasuko Udalak kableak berritu eta lurpetik sartu ditu. Aldi berean, kale-argi guzti horien aginte koadroa osatuago batengatik ordezkatu du. Lana udalaren ordenantzan jasotakoari jarraituz egin da, beraz; argi-kutsadura murriztu eta energia aurrezteko neurriak hartu dira. Hala, urtero 9.361,81 kw aurreztuko ditu udalak. Lanek 82.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Altsasuko Udalak %30a ordaindu du eta gainontzekoa gobernuaren diru-laguntzarekin estaliko du.