Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
40 autobusek mugikortasun arazoak dituzten pertsonendako egokituak izanen dira, haiek erraz igotzeko. 46 aulki eta sukaldetxo bat izanen dute. Gainontzeko 15ak VIP banaketa izanen dute, hau da, DVDa, audioa, wifia, bideozaintza, suteen kontrako sistema, komun ekologikoa, sukaldea, muturreko klimatologiarako aire egokitua, 26 butaka mahaitxoarekin eta, atzeko aldean, otoitzerako gunea.Dubaiko kontratuak Sunsundegiri merkatu berri baterako ateak zabaldu dizkio. Aurretik ere, atzerriko hainbat herrialdetan saltzen zuen, Europan batez ere. Altsasuko enpresak iaz 550 autobus egin zituen, aurreko urtean baino % 10 gehiago, ekoizpen errekorra lortuz. Jakina denez, Sunsundegik trenak ere ekoizten ditu, hori bere produkzioaren % 15a da. Arlo horretan, Sunsundegiren bezero nagusia FEVE enpresa espainiarra da.