Gaita baino gehiago

Guaixe 2008ko uztailaren 24a

Gaiteroek bere ibilbidean hainbat jende ezagutu eta hainbat kolaborazio egin dituzte. Harreman sare horren ondorioz 2001 urtean sortu zen Gaiteros de Elciego & Friends taldea, "musika eskaera osoago baten beharra asetzeko sortu zena". Juantxo eta Jose Luis gaiteroekin batera, Joseba Koldo P. de Heredia (bonbardinoa), Juan Manuel Saenz (tronboia), Jonko Saenz (tuba) eta Jon Elosegi (perkusioa) musikariak izanen dira. Juantxuk azaldu digunez, "gaitari beste ikuspegi bat eman nahi genion". Hala, gaita metalekin eta perkusioekin uztartzen hasi ziren. Ohiko gaita doinuez gain, domeka arratsaldean Altsasuko plazatik pasatzen direnek tangoak, boleroak, pasodobleak baita jazz doinuak ere entzuteko aukera izanen dute.