Nahi adina garagardo

Guaixe 2008ko irailaren 4a

Aurtengoan bi berrikuntzekin dator azoka, alde batetik, kokapena Iortia kultur gunetik eliza ondora, Zubeztia plazara pasa dela. Bestea, antolakuntzan eman den aldaketa da. Orain arte, Altsasuko peñek antolatu izan dute garagardo azoka. Lan horretan Zubi Ondo elkartearen laguntza izan zuten. Aurten peñek azoka ez antolatzea erabaki dute eta elkarteak ardura bere gain hartzea erabaki du. Domekara bitartean garagardo azokara hurbiltzen direnak eskaintza zabala opatuko dute. Kupeleko 8 garagardo eta beste horrenbeste botilakoan. Zapore eta jatorri ezberdinekoak denak ere. Garagardo eskaintza horren barruan berritasuna alkoholik gabekoa izanen da. Garagardo azokan, aurreko urteetan bezala, saltxitxak eta txerri-ukondoak jateko aukera ere izanen da. Sakanako saltxitxak gehitu dituzte menuan, baita zizka-mizkarako patata minak ere. 350 bat pertsonarendako tokia dago Zubetia karpan jarritako mahaietan.