Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko lastailaren 12tik aurtengo maiatzaren 31ra, Gazte txokoa asteburuetan eta jai egunetan egon da zabalik, 17:00etatik 21:00etara. Sarrera librea izan da. Gazteria Sailetik hilero gazteei eskaintza bat egin zaie, beti ere, haien interesak kontuan izanda. Baina gazte altsasuarrek ere aukera izan dute nahi duten jokotan, ping pongena edo bestelakoetan aritzeko. BalorazioaGazteria Sailak aurreneko esperientziaren balorazioa egin berri du. Sailetik zerbitzu berriak izan duen "harrera ona" azpimarratu du eta "aspaldiko beharrari irtenbidea emateko egokia" izan dela iritzi dio. Bestetik, Gazteria Sailak azpimarratu du Gure Etxea eraikina ez dagoela "batere egokitua" Gazte txokoa hartzeko. Programazioari dagokionez, "egungo baliabideak kontuan hartuta, egokia da", nahiz eta Gazteria Sailak nabarmendu "material eta joko eskasia" dagoela eta "berriagoak" eskatzen dituztela gazteek. Beste erakundeekin izandako harremanaz "balorazio positiboa" egin dute zerbitzuko arduradunek. Gazteria Sailetik nabarmendu dutenez, "gazteen parte-harztea txikia izan da tailer eta ekintza bereziak antolatzeko garaian". Bestalde, Gazte txokoko dinamizatzailearekin izandako harremana "egokia" izan dela azpimarratu dute arduradunek. Gazte txokoaren erabiltzaileek ordutegia zabaltzea eskatu dute. Uda garaian irekia egotea eta beste modu batean antolatuta egotea proposatu dute gazteek. Aldi berean, "iraupen luzeko tailerrak" egitea proposatu dute. AsistentziaGazteria Sailak jakitera eman duenez, eguneko bataz besteko asistentzia 37 pertsonakoa izan da, tailerretara joan direnak kontuan izan gabe. Ikasturte akaberan 2.764 erabiltzaile izan ditu Gazte txokoak. Horiei tailerretan parte hartu duten 657 gazteak batzen badizkiegu, aurreneko sasoi horretako erabiltzaileak 3.421 izan dira. Gazteria Sailak azpimarratu duenez, jai jakin batzuetan (eguberriak, aste santua...) zerbitzua gainezka egon da. Aldi berean, herrian beste eskaintza batzuk egon direnean asistentzia jaitsi dela azpimarratu dute.Erabiltzailearen profilaGehienek euskara dakite. Genero aldetik begiratua, pareko asistentzia dute neskek eta mutilek. 15 eta 17 urte arteko gazteak dira Gazte txokoa gehien erabiltzen dutenak. 12 eta 14 urte bitartekoek, berriz, tailer edo ekintza berezietan parte hartzen dute.