Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuarra 7 urte preso eman ondoren, agorrilaren 16an askatu zuten. Frantziatik kanporatu zuten eta Madrilen utzi zuten. Egun hartan bertan, 22:00etan, aurreneko ongi etorria egin zioten Altsasun. Bixentek orduan presoak, bereziki Sakanakoak, izan zituen gogoan. Lehen harrera hartan 250 bat sakandar izan ziren.Biharko Altsasuko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako ongi etorria 14:30erako iragarritako bazkariarekin hasiko da. 18:00etan manifestazioa abiatuko da, Euskal Herriak askatasuna behar du lelopean. Hura despeditzean, bukatzeko, ekitaldia izanen da.