Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guadalupeko Amaren egun seinalatu horretan La Encinak adinekoak omenduko ditu. Aurten omenaldia jasoko dutenak Dolores Salgado, Ambrosia Lopez (Piedras Albas) eta Juan Pedro Moreno (Medellin) izanen dira. Bestalde, Francisco Guridik (Altsasu) eta Bibiana Maizak (Etxarri Aranatz) aipamen bereziak jasoko dituzte. Extremadurako patroiaren omenezko ospakizuna Maribel abeslariaren kantaldiarekin despedituko dira. Bildutako guztiek harekin mexikarrak dantzatzeko aukera izanen dute.