Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak kexua kontuan hartu eta sentsibilizazio kanpaina garatuko du. Horretarako lehen-lehenik herriko etxeetan konpainiako animalien inguruko gida-liburua banatuko du udalak, bereziki animalia mota horien jabe diren pertsonei zuzenduta dagoena. Hartan txakurrak nola pasiatu, gainontzeko herritarrekin elkarbizitza eta armonia egokia lortzeko moduak eta jarrera eta garbitasunari buruzko arauak zabalduko dira. Gida-liburuan ere indarrean dagoen araudiaren berri ematen da.Txakur jabeei zuzenduta, animaliak pasiatzera arteratzerakoan poltsa bat eraman eta kakak zabor edukiontzian botatzeko eskatuko du. Altsasuarrei, bestalde, haien auzoan gertatzen dena saslatu eta udaltzaingoak haren jarraipena egiteko modua jarriko duela aurreratu dute udaletik. Informazio hori zabaldu eta gero Udaltzaigoak araudia betetzen den behatuko du bereziki. Foruzaingoak aditzera eman digunez, konpainiako animalien ordenantza 2006an indarrean jarri zenetik arrazoi horregatik ez zaio inori isunik jarri. LanakArakil ibaiko ertzak sendotu asmoz 2 harri-lubeta egiten ari da Ollokiegi enpresa. Bata, 15 metro luzekoa, Mendixe zubitik gertu eta, bestea, 42 metro luzekoa Erreguarte uharkaren ondoan. Lan horiekin Altsasuko Udalak uholdeen eraginak txikitu nahi ditu. Harri-lubetekin batera zuhaixkak ere landatuko dira. 54.481,4 euroko (+BEZ) aurrekontua izan dute lanek. Bestalde, Altsasuko Udalak Otsoa hil zana pista berritu du. Horretarako, bide bazterrak garbitu, bihurgunearen erradioa zabaldu, ezpondak garbitu edo egin eta pistaren zorua berritu dira. Ollokiegik egin du lana, 29.305,62 euroren truke (BEZ kanpo). Bi lan horiek ere Nafarroako Gobernuak diruz lagundu ditu.