Helena Tabernaren azken filmak badu mustutze data

Guaixe 2008ko irailaren 8a

Helena Tabernaren azken lanaren oinarria Marino Ayerraren No me avergoncé del evangelio liburua du. Estatu kolpearekin batera ezkerra nagusi zen herri batera iritsi zen apaizaren bizipenak jasotzen ditu filmak. Unax Ugaldek jokatzen du apaizaren papera. Berarekin batera filmeak ageri dira, besteak beste, Barbara Goenaga, Groka Aginagalde, Guillermo Toledo, eta Joseba Apaolaza. Aktore horiekin batera, makina bat altsasuar ere ageri dira filmean. Izan ere, askok eta asko extra moduan parte hartu zuten filmaketan. Maiatz akaberan izan ziren altsasuarrak Leitzan. Garagarril hasieran ere Ezkio-Itsasoko filmaketan egon ziren. Hango hartan Erkudengo Ama abesbatzak parte hartu zuen eta bi kanta abestu zituen.