Festen ondoren autobus geltokia Idertzagainen jarriko da

Guaixe 2008ko irailaren 9a

Lanak Zaraz Construcciones y Urbanizaziones SL enpresak eginen ditu eta haiengatik 328.779,4 + BEZ jasoko ditu. Nafarroako Gobernuak 4 urteko azpiegitura planaren bidez lagunduko ditu lan horiek, aurrekontuaren %70a estaliz. Herri Lan Departamenduak ere lanak lagunduko ditu, San Juan kaleak zeharbide izaera baitzuen. Horregatik 141.471 euro inguru emanen ditu. Autobus geltokia Idertzagainen, Aita Barandiaran egoitzaren ondoan kokatuko da, Zelai karrikako lanak egin zirenean bezala. San Juan kaleko lanek trafikoan eragina izanen dute. Hala, Txunkaitik edo A-1etik datozen ibilgailuak Idertzagain edo Zelai karriketatik sartu beharko dute herrira. Bestalde, Isidoro Melero karrikaren zati batean bi noranzkotan ibiltzeko aukera izanen da, Zelandi eta Intxaurrondo kaleen arteko zatian hain zuzen.