Igerileku estalia lastailean zabalik

Guaixe 2008ko irailaren 10a

Kudeaketa enpresari emateraren aldea agertu ziren alderdi guztiak, EAE-ANV salbu. Ekintzaileak abstenitu egin ziren, zeharkako kudeaketa baino kudeaketa zuzena nahiago dutelako Horretarako udalak enpresa bat proposatu zuten. DiruazValentziako enpresa hori erkidego hartan kirol azpiegiturak kudeatzen aditua da eta egun Hego Euskal Herrian eta Madrilen hedatzen ari da. Udalak eta enpresak adostutakoaren arabera, azken horrek 2.400 euro ordaindu beharko dizkio urtero Zelandiko kiroldegiaren eta Burunda eta Dantzaleku tabernen alokairuagatik. Deialdian aurreikusitakoaren bikoitza. Udalak jasoko lukeen diru kopurua hazi eginen litzateke enpresaren mozkinak 30.000 euro baino handiagoak badira. Orduan Udalak etekin horien %30a jasoko luke. (Enpresak portzentaia 10 puntutan igo du). Bestalde, udalak enpresari urtero 132.000 euro ordainduko dizkio kiroldegiaren, pilotalekuen, futbol zelaiaren eta atletismo pistaren mantenuagatik. LangileriaAltsasuko kirol azpiegituretan lanean zeuden 3 pertsonek euren lanpostuari eutsiko diete. Baina, horietaz gain, langile gehiago beharko ditu enpresak, besteak beste, irakasleak, mantenuan adituak, kontserjeak, administrariak, garbitzaileak eta sorosleak. Hori dela eta, interesatuek haien curriculum vitae udaleko kirol bulegoan aurkez dezakete edota central@gruponitran.es helbidera bidali dezakete, hilaren 12a baino lehen. Udalak eskaerak hartuko ditu soilik, eta baldintzen pleguan jasotakoari jarraituz, enpresak aukeratuko ditu langileak.TxartelaIgerilekuan, hidroterapia gunean, saunan, bainutegi turkiarra eta udan Dantzalekuko igerilekua erabiltzeko baimena ematen duen txartelak 16 euroko balioa izanen du hilero. Horietaz gain, Zelandiko gimnasioa erabili nahi bada 21 euro ordaindu beharko dira. Eguneko txartelak 3 euroko balioa izanen du. Horretaz gain, txartelketarako deskontuak aurreikusi ditu udalak, bai familiendako, jubilatuendako, gabeziak dituzten pertsonendako eta beste sektore batzuendako. Deskontuak %15 eta %30 bitartekoak izanen dira.