Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amets baten eztandatik sortzen dira Itziarren pinturetako irudiak. Eztanda horiek lortzeko bertikalean eta horizontalean lantzen ditu margolanak. Pareta, ordea, ezin mugitu eta horregatik "dantzaldia", desiratutako efektua lortzeko. Assilahko leherketa ilunetatik herri bateko medina sortu zen. Collage moduan soka batzuk ere jarri zituen, argindar hariak irudikatzeko. "Asko disfrutatu dut! Ikaragarri!" esan digu Itziarrek. JaialdiaAgorrilean Assilahk nazioarteko jaialdia hartzen du. Aurtengoa 30. edizioa zen. Jaialdia zabaldu aurretik antolakuntzak mundu zabaleko 17 margolari gonbidatu zituen muralen bidez medina (alde zaharra) edertzeko. Horren guztiaren berri bazuen Itziarrek Marokora margotzera joaterakoan. Altsasuarrak ez zuen espero, ordea, antolakuntzako kide bat ezagutzea, hari Itziarren lana interesatzea eta aukeratua izatea. Eta hala izan zen. Assilahko jaialdiaren aurretik, garilaren 22tik 29ra, 17 margolarik mural bana margotzeko aukera izan zuten. Gainera, medinako palazioan guztiak elkarrekin bizitzeko aukera ere izan zuten, esperientzia aberasgarria suertatu ere, margolariak adierazi digunez. MuralaInork nahi ez zuen pareta hartu zuen berarendako Itziarrek, "erronka". 6 metro zabal eta 3 metroko altuera du. Ertz batean eskailera batzuk ditu. Medinatik begiratoki baterako bidean dago, jende eta turista asko pasatzen diren tokian. Aurreneko egunak lanean erabat murgildua eman zuen, paretaren aurrean ordu asko sartuaz. Pasieran zebiltzan pertsonen jakin-mina piztu zuen Itziarren lanak eta harekin argazkiak egin zuten askok eta askok. Urte betez izanen da ikusgai, hurrengo jaialdiarekin batera beste margolari batek hartuko baitu pareta hori. Ikusleen gustukoa izan da altsasaurraren lana eta horrek Assilahko galeria baten ateak zabaldu dizkio. 9 lan handi erakutsi zituen eta txikiagoak ere eskatu dizkiote. Asteazkenean Itziarrek berriro Marokoko bidea hartu zuen hainbat galeriarekin hitz egin eta erakusketaren bat jartzeko modurik duen. Dagoeneko Assilahn 2 ziurtatuta ditu: erakusketa kolektibo batean 2 lan erakusteko aukera izanen du eta heldu den udan bera bakarrik ere bere lana erakusteko aukera izanen du. MargotzenItziarrek Marokon margotu duen bakarra ez da Assilahkoa izan. Uda partean 2 hilabete eman ditu batera eta bestera herrialde hartan. Batean margotzen eta bestean bidaia-liburuan anotazioak, postalak eta beste hartzen, geroko ideiak izan daitezkeenak. Bestalde, Aires de Cordoba kultur elkarteak argitaratutako Creadores IV katalogoan Itziar Nazabali eta bere lanari eskainitako 3 orri ageri dira, beste 90 bat artistenarekin batera. Galerietan eta ekitaldietan banatzen dituzte katalogo horiek. Erakunde beraren bidez, lastailean Kolonbian eginen den erakusketa kolektibo batean parte hartuko du Iztiarrek. Amerikara Marokoko apunteekin egindako teknika nahasiko 2 lan bidaliko ditu. Azkenik, Itziarrek Aragoako artista plastikoen elkartearen gonbitea jaso du eta Paben izanen den erakusketara obra bat bidaliko du.