Azanza Alemanian

Guaixe 2008ko irailaren 3a

Egoi taldekidea eta Arrieta eta Erbiti Espainiako itzulian lehiatzen ari diren bitartean, Jorge Azanzak Alemaniako Itzulian ditu lanak. Joan zen ostiralean, agorrilaren 29an hasi eta irailaren 6ra arte, 8 etapako itzuli gogorra dute txirrindulariek, portu gainean amaituko diren bi etapekin, 230 kilometrotik gorako 3 etapekin eta azken eguneko 34 kilometroko erlojupekoarekin. 4. etapa izan zuten atzo, Wiesloch eta Mainz artean, 174 kilometrokoa. Helmugarako 7 kilometroren faltan tropelak iheslariak harrapatu eta gero, esprintean erabaki zen etapa. Columbia taldeko André Greipel izan zen azkarrena, McEwen eta Förster-en aurretik. Haien denbora berean sartu zen Altsasuko txirrindularia, 88. postuan. Columbia taldeko Linus Gerdemann-ek jarraitzen du sailkapen nagusiko buru. Jorge Azanza 46.a da, 10:34ra.