Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alemaniako Itzuliko 6. etapak Bad Fredeburg eta Neuss arteko 188,8 kilometroko etapa ekarri zuen. 11 txirrindulariko talde aizan zen atzoko protagonista, ihes egin eta lasterketa buru izan baitziren. Haien artean zegoen Azanzaren taldekide Jon Bru. Jeux taldeko Jussi Veikkanen izan zen horien artean azkarrena. Sailkapen nagusiak bere horretan dirau: Columbia taldeko Linus Gerdemann da liderra. Jorge Azanza 36.a da liderrarengandik 11:39ra.Asteburu honetan despedituko dute itzulia.