Txirrindularitzazaleak aspertzeko betarik gabe

Guaixe 2008ko irailaren 12a

Aurtengo denboraldia amaitzear den honetan, bizikletaz gozatzeko aukera paregabea dute sakandarrek asteburu honetan, Altsasuko jaietan.Bihar izanen dute lehen aukera, gazte mailako lasterketarekin. Herriko festak hasi berri direla, 17:00etan emanen diote hasiera lasterketari. Arbizu eta Altamira artean zenbait joan etorri egin ondoren, Altsasun, udaletxearen aurrean izanen dute helmuga. Igandean gaztetxoenek hartuko dute txanda, eskolakoek. Goizeko 10:00etan hasiko dute proba, Altsasuko Zumalakarregi plazaren inguruan.Amaitzeko, afizionatuek hilaren 15ean, astelehenean, izanen dute hitzordua. Goizeko 10:00etan hasita, nahiko lan izanen dute Burunda eta Aranatzen barna. 3 aldiz igo beharko dute Altamirako mendatea eta 2 aldiz Katea.