Titin eta Lasa garaile Altsasun

Guaixe 2008ko irailaren 16a

Igandean primerako pilota jaialdiaz gozatzeko aukera izan zen Altsasuko Burunda pilotalekuan. Aspek antolatutako jaialdia zuzenean eskaini zuen ETB1-ek. Lehenengo partidan Mikel Goñi aritzekoa zen baina azkenean Del Reyk ordezkatu zuen lesionatua dagoen Goñi. Del Reyk Arrutirekin osatu zuen bikoa, eta partida oso borrokatuan, 22-19 galdu zuten Capellan eta Apeztegiaren kontra.Partida nagusian Titin III.ak eta Oskar Lasak 22-17 hartu zituzten menpean Xala eta Pascual. Ikusleek partida bikainaz gozatzeko aukera izan zuten, azkarra, polita eta emozioz betetakoa. Oskar Lasa izan zen onena atzeko koadroetan.