Ezkurra eta Olazabal Altsasun garaile

Guaixe 2008ko irailaren 16a

Nafarroako III. Erremonte Torneoa-Muebles Polque Sari Nagusiak goi mailako jaialdia ekarri zituen atzo Altsasura. Hori da, hain zuzen, txapelketaren antolatzaile Remonteberri enpresa eta Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren helburua: erremontea Nafarroako herrietara hurbiltzea. Egungo 16 erremontista onenak ariko dira lanean, bikoteka, Nafarroako III. Erremonte Torneoaren lehian. 8 bikoteak zuzenean final laurdenetan lehiatuko dira, kanporaketa zuzenetako sisteman, bi bueltatara. Horrela, lau biko onenek finalerdiak jokatuko dituzte eta bi biko onenek final handia urriaren 13an jokatuko dute, Iruñeko Labriten. Joanekoa partidua erabakigarriAltsasuko pilotalekuak Ezkurra eta Olazar eta Altuna II.a eta Etxaberen aurkako lehia hartu zuen atzo gauean. Azken biek joaneko partidan lortutako abantaila ikusita (40-32 irabazi zuten), kanporaketa erabakita zegoela pentsatuko zuenik egonen zen. Baina Doneztebeko bikote handia zuen guztia emateko prest atera zen kantxara eta partidua haien alde jarri zen. Zoritxarreko jokaldi batean Olazarrek zaintiratua izan zuen ordea eta Altuna II.a eta Etxaberen piztualdia ekarri zuen horrek, 29ra berdindu arte. Ez zuten etsi Doneztebekoek eta, esperientziaz baliatuta, 33-40 irabazi zuten.Irabazi bai, baina ez ziren 8 tantoko desabantaila gainditzeko gai izan. Beraz, tanto bakarragatik, Altuna II.ak eta Etxaberenek egin dute aurrera.Erremonte jaialdiko lehen partidan 30-20 irabazi zuten Etxeberria IV.a eta Agirrezabalak Matxin III.ak eta Martinez I.aren aurka.