Morkotsen lana Sintrako onenen artean

Guaixe 2008ko ira. 18a, 00:00

Lehiaketan gag, karikatura eta umore editoriala sailak daude. Komikilari altsasuarrak iazko abenduaren 27an argitaratutako zinta bat aurkeztu zuen lehiaketara, umore editoriala sailean. Zubi azpi€n izenburua du zintak. Irudian 10 euroko biletea ageri da eta bileteak berezkoa duen zubiaren azpian premia larrian dauden familien bizitzak ikus litezke.

Sariak
Epaimahaia prentsako zintagintzan itzala duten Portugal, Brasil, Libano eta Indiako 5 marrazkilarik osatu dute. Lehiaketako sail bakoitzeko 3 sari banatu zituen epai mahaiak. Umore editorialeko aurreneko sariak komikilari alemaniar batek, Rainer Ehrtek, irabazi du. Bruselako dorrea izeneko zintan, Babelgoaren itsurako dorre bate eraikuntza irudikatzen da. Pieza bakoitza mahai eta europar ordezkari batez osatua dago. Zinta horrek gainera lehiaketako sari nagusia irabazi zuen.

Epaimahaik sariak banatzearekin batera lehiaketara aurkeztutako kalitate oneneko lanak ere aukeratu zituzten. Guztira 289 egileren 403 lan aukeratu zituzten. Horien artean da Morkotsena. Altsasuarra lehiaketara aurkeztu den bitan lortu du epaimahaiak bere lanaren aitortza egitea. Sintrako lehiaketako antolatzaileek epaimahaiak aukeratutako lan horiekin guztiekin katalogoa argitaratu eta nazioarteko erakusketa ibiltaria prestatu du. Haietan Morkotsen eta Guaixeren izenak prestigiozko komikilari eta argitalpenen aldamenean ageri dira.