Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko alkateak oharrean dioenez, "bide egokia hartu dugulakoan gaude, duela 2 ikasturte bizitako une gogorrak eta gero, aurreko ikasturteko emaitza positibotzat jotzen baitugu". Ikasturte berriko matrikulazio epea gaur despeditzen bada ere, alkateak aurreratu du matrikulazioa %15 hazi dela. AtzerapenaUnai Hualdek azaldu duenez, "proiektua aurrera eramateko, ezinbestekoa da irakasle-talde egonkor bat izatea, ikasleen berezitasunak ezagutzen dituena eta eskola eta herriarekiko nolabaiteko inplikazioa duena". Horregatik, udalak Cederna-Garalurrekin batera musika eskolarako irakasleak hautatzeko lan-poltsa sortu du. "Arrazoi administratiboak direla eta, hautespen prozesua ez zen irailaren 10a arte hasi eta horrek, ikasturte hasieran atzerapena ekarriko du", alkateak argitu duenez. Irakasleak orain hautatu eta ikasturtea berandu hastea edo ikasturte akaberara arte itxaron eta orduan musika irakasleak kontratatzea. Bi aukera horien artean Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak, gurasoen eta ikasleen ordezkariek aho batez aurreneko aukeraren alde egin zutela argitu du Unai Uhaldek. Alkatearen ustez ikasturtea hilabete beranduago hasiko bada ere "ziur gaude denboran zehar luzatzen joan den problematika konpontzeko bide onean gaudela". Horregatik guztiarengatik, bai udalak bai musika eskolak "hau uler dezazuen eskatu nahi" izan diete familiei.