Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Deitzaileek ere elkarrataratzearen ondoren irakurriko den adierazpena onartu dute. Altsasuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "ETAk burututako ekintzak deitoragarritzat jo" ditu, "pertsona bat hil eta beste batzuk zaurituta suertatu baitira". Hildako Luis Conderen familiari doluminak adierazi dizkio Altsasuko Udalak eta zauritutakoei eta hurkoei "osatuko direnaren esperantza. Bidenabar, elkartasuna helarazi nahi diegu horien senideei, lankideei eta lagunei".Azkenik, Altsasuko Udalak berretsi nahi du "bizitza eskubidearekin eta beste giza eskubide guztiekin duen erabateko konpromisoa". Aldi berean, Altsasuko Udalak "deitoragarritzat" jo du "helburu politikoak nahiz bestelakoak lortzeko indarkeria erabiltzea". Horrekin batera, udalak "ETAk desagertu beharra duelako uste betea adierazi nahi du, politikagintzan akordioak erdietsi ahal izateko bide bakarrak, bide baketsu eta demokratikoak eta hitza baitira".Ezker abertzaleaAsteburuko atentatuen ondoren ezker abertzaleak adierazi du lehentasuna "gatazka politikoa eta armatua termino demokratikoetan konpontzea" dela. Horretarako beharra agerian gelditu dela uste du ezker abertzaleak. Ezker abertzalearendako "gatazka konponduko bada, ezinbestekoa da inposaketaren, ukazioaren eta zatiketaren marko konstituzional hau gainditzea eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak aitortu eta bermatuko dituen marko demokratikoa eraikitzea". Izan ere, ezker abertzalerarendako egungo markoak galarazi egiten du "Euskal Herriak bere etorkizunaren jabe izatea".