Denboraldiari hasiera pozgarria eman diote Altsasuko erregional eta gazte mailako taldeek, biek ere irabazi egin baitute. Hasiera onak jarraipena izatea espero dute Burunda aldean, mailaz igotzea baitute helburu. Pablo Lopezek SD Alsasuako futbol saileko buruak esan digunez, "Altsasu, populazioagatik bada ere, ez luke azken mailan ego beharko. Baina zelaian erakusten ez dugun bitartean hor jarraitu beharko dugu". Mailaz igotzeko kanporaketa fasea gertu izan du Altsasuk azken 2 urtetan baina ezin izan du, baina ametsa gauzatu. Aurten igoera faserik ez dagoenez, eta lehen sailkatua zuzenean igo egiten denez, denboraldi honetako Altsasuren helburua aurreneko hiruen artean sailkatzea da, "igotzeko aukeraren bat izateko". Denboraldi honetako Altsasun gazte mailatik igotako 6 jokalari daude. Beste gazte altsasuar batzuk ingurutako taldeetan ari dira jokatzen. Gainera, futbola utzia zuen jokalariren bat ere itzuli da. Bestalde, iaz aritutako batzuk Lakuntzako bidea hartu dute. Taldeko jokalari gehienak altsasuarrak dira, nahiz eta burundarren batek ere haiekin jokatu. Taldea prestatzen 2 entrenatzaile dituzte: Francisco Javier Vicente Aldea eta Jon Zubiria Urteaga. Haiei entrenamenduetan laguntzen Francisco Gomez Rovira dabil. Talde sakandarren multzoan talde ezagun askoak daude, baina Lizarraldeko taldeak ere sartu dira aurten eta zein izanen diren indartsuenak ez dago jakiterik. AurrekontuaAltsasuko erregional mailako taldearen aurrekontua 12.000 euro ingurukoa da. Mailaz igoz gero jokalariek saria jasoko lukete eta horrek aurrekontua handituko luke. Gazte mailako taldearen aurrekontua, bestalde, 10.000 euroren bueltan dabil. Gastu horri aurre egiteko bazkideek emandakoa, publizitatea, partidetan eginen diren zozketak eta Osasunarekin duten hitzarmena dago. Aurten, gainera, bazkide ez diren eta 18 urtez gorako guztiek 3 euroko sarrera ordaindu beharko dute Altsasuren partidak ikusteagatik. SD Alsasuaren futbol saileko aurrekontua handiagoa litzateke behe mailetako taldeen aurrekontua gehituko bagenu. Baina aurrekontu hori bere gain udalak hartzen du. Gazte mailako taldeak kategoria galdu eta gero, denboraldi berrian itxura ona ematea espero du Pablok. Hala ere, gogora erakarri du bere egitekoa "jokalariak sortzea dela, erregionaleko edo maila altuagoko taldeetarako". Eta adibide gisa Athletic de Bilbaoren gazte mailan dagoen Asier Salgado. Altsasu eta Txantrea taldeetan ibili eta gero egun Lezaman ari da prestatzen. SD Alsasuako futbol saileko burua Pablo Lopez da. Behe mailetako koordinatzailea Javier Fernandez. Alebin mailan Jacinto Borrega dago eta Manuel Ramos Villa. Laurak sarri biltzen dira entrenatzaileekin, eta zelaiko ordezkariekin batera dira futbol sailaren norabidea zehazten dutenak. Erregionaleko jokalariak:David Martin Olasagarre, Xabier Lopez Saez de Asteasu, Mikel Garcia Cancho, Ivan Gorriz Chaparro, Joseba Lizarraga Encinas, Iñaki Cristobal Chaparro, Cristian Davila Montero,, Sergio Palomares Martin, Miguel Javier Mendoza Fernandez, Ruben Ramos Abad, Aaron Ramos Abad, Aritz Zabala Arza, Gorka Sanchez Barriga,Raul Lage Parra, Victor Salguero Murillo, Iñaki Mendoza Fernandez, Yoel Barreiro Nieto, Endika Lopez Adrian, Igor Medina Villacastin, Josu Hualde Casimiro, Javier Cristobal Chaparro, Andoni Azanza Soto, David Garcia Souto. Zelaiko ordezkari lanak Sobredok eginen ditu. Beste mailakErregional eta gazte mailako taldeez gain, honako mailetan ariko dira denboraldi honetan altsasuarrak futbolean: kadete mailan talde bakarrarekin; haurren 1. eta 2. mailan talde bana; alebinen mailako 4 talde; benjamin mailako talde bat; aurre benjaminetako bat eta areto futbolean ariko den nesken kadete mailako taldea izanen da. Guztira berrehundik gora jokalari. Belar artifizialeko zelaiaren premiaAltsasuko futbol taldeko zuzendaritza aspaldi ari da azpiegitura berriak eskatzen. 35 urtetan batere ikutu ez diren aldagelei esku sartzea eskatu dute taldeko arduradunek. Baita belar artifizialeko zelaia egitea ere, "horrela ezin zaielako haurrei futbolean irakatsi. Baloia kontrolatzea lan zaila bihurtzen da". Eskaera horrekin bat egiten zuten1.453 altsasuarren sinadurak ere bildu zituzten. Udalak haien eskaerak entzunen dituen esperantza dute taldekoek.