Bide-seinaleen ikerketa integrala egitea agindu du udalak

Guaixe 2008ko irailaren 25a

Agenda 21 programaren lan ildoetako bat da kalitatezko hiri-diseinua, zerbitzuak bermatuko dituena eta biztanleekin atsegina izanen den ingurua. Lan ildo horren helburua herriaren espazioaren kalitatea hobetzea da altsasuarren elkarbizitza gune gisa hartua izateko eta, bere baitan, Altsasuko trafikoaren eta mugikortasunaren ikerketa integrala kokatzen da. Azken hori aurreko legegintzaldian landu zen eta helburu nagusia du: oinezkoen ibilbideak bere helmugara iristea ziurtatzeko segurtasun maila handiko kaleak lortzea. Bi norabidekorik ezMugikortasun Plan Integralean jasotako proposamenen artean bide-ordenazio berria egitea dago. Altsasuko kaleen etorkizuneko trafiko ordenazio berrian norabide bakarreko kaleak izanen dute lehentasuna, "trafiko eskemari argitasuna ematen diotelako, bidegurutzeetan segurtasuna, trafikoari arintasun gehiago eta kalearen zati batzuei beste erabilera batzuk ematea ahalbideratzen dutelako". Beraz, eragin gehien Zumalakarregi plaza inguruan izanen du, inguru hartan baitaude bi norabideko kale gehien. Udalak eman berri duen bide-seinaleen ikerketa horren bidez enpresa hartzaileak udalaren lan ildoak paperean jarri beharko du enpresak. Ikerketak jaso beharko du, besteak beste: zein seinale jarri eta non (sinaleztapen horizontzala eta bertikala); aparkalekuak kalearen bi alditan edo bakarrean, lerroan edo baterian izan behar duten eta zamalanen guneak zehaztea. Altsasuko Udalak ikerketa egin ahal izateko Nafarroako Gobernuaren diru laguntza izanen du. Enpresa hartzaileak hilabeteko epea izanen du lana egiteko eta urtea despeditu aurretik seinaleztapen berria jarria egon beharko du. Intereseko tokiakAltsasuko Udalak ere enpresa berari eman dio herriko interesguneetara joateko seinaleak jartzeko lana. Mugikortasun planari herritarrek jarritako alegazioetan zioten herriaren seinaleztapen egokirik ez zegoela. Horri jarraiki herriko 15 interegunera joateko seinaleak jarriko dira, altsasaurrak ez diren pertsonak erraz joan ahal izateko. Honakoak dira 15 interesguneak: Ibarrea, Isasia eta Ondarria industrialdeak; hiriburuetarako irteerak; udaletxea, enplegu bulegoa; osasun etxea; Aita Barandiaran egoitza; Josefina Arregi zentroa; tanatorioa; Dantzalekuko natur gunea; Iortia kultur gunea; igerileku estalia; Zelandi kiroldegia, RENFE eta autobus geltokia.