Bihar mustuko da Zelandiko kirol esparrua

Guaixe 2008ko ira. 26a, 00:00

Bihar mustuko den eraikin berria Zelandi kiroldegiaren eta Zelandi pilotalekuaren artean jaso da. Igerileku estaliez gain, beste zerbitzu batzuk ditu: balneoterapia area (relax igerilekua, sauna bustia, sauna lehorra, dutxak, hidroterapia eta etzaulkiak), gimnasioak, erabilera anitzeko gelak, aldagelak, komunak, taberna...Igerileku estaliak dira. Nitran Pool SL enpresa balentziarra arduratuko da kirol azpiegituren kudeaketaz. Altsasuko Udalaren asmoa da igerileku estalien eraikinean hiritarren akreditazio txartelak erabiltzea eta, etorkizunean, txartel horiek udalaren gainontzeko zerbitzuetan erabiltzeko aukera ematea. AurrekontuaLanak 2006ko apirilaren hasieran hasi zituen HM, Compañia General de Construccion enpresak. Igerilekua iazko udazkenerako zabaltzea espero zen, baina eskakizun berriak, ekipamendua eskuratzeko tramitazioaren luzapenak batetik eta Zelandiko kiroldegia kudeatzeko baldintzen pleguaren prestaketak bestetik, atzeratu egin dute. Aurrekontua, guztira 3,6 milioi eurokoa izan da. Eraikuntza lanak, egindako aldaketak eta eraikina janzteko ekipamendua osatu dute aurrekontua. Altsasuko Udalak ordaindu du inbertsioaren zatirik handiena eta Nafarroako Gobernuaren laguntza ere izan du.