Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko auzi aretoak baliorik gabe utzi du Altsasuko Udalak Lezaldeko sektoreko plana moldatzeko erabakia. Epaian auzitegiak arrazoia eman die Lezaldeko hainbat lurjabek jarritako helegiteari. Aurretik ere Lezalderi buruzko epaiak izan dira. 2006ko urrian lur jabe talde batek aurkeztutako helegitea neurri batean bere egin zuen auztiegiak. Orduko epai hark birpartzelazio egitasmoa baliorik gabe utzi zuen. Horrek Altsasuko Udala birpartzelazio egitasmo berria egitera behartu zuen, plan partzialaren zati bat aldatzea ekarri zuena, gutxieneko partzela-fronte eta sakonerari dagokion atalean. Udalak egindako aldaketa hori da, hain zuzen ere, epaiak bertan behera uzti duena. Suhiltzailen parkearen ondoan dagoen sektore horretan 77 etxebizitza egitea aurreikusten du egitasmoak, haietako 12 babes ofizialekoak. Lanak 2006ko udan hasi ziren baina lur-jabeen talde batek geldiarazi zituzten. Lur mugimendu batzuk egin baziren ere, orduz geroztik ez da han inolako lanik egin.