Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Talde euskaltzaletik azaldu dutenez Testu bazka zuzenduta dago "literatura maite duenarendako, euskal idazleen lanen ezagutzan sakondu nahi dutenendako, irakurtzea maite dutenendako, jakin-mina dutenendako edota euskaraz irakurtzeari beldurra kendu nahi diotenendako". Kima Euskara Taldeak jakitera eman duenez Testu bazka "irakur zaletasuna, literatura maite dutenen eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dutenen topaketa" da. Hilero hitzordua jarri, Gure Etxea eraikinean bildu eta guztien artean lagundutako irakurketa bat egitean datza Testu bazka. Saioetan euskal idazle baten testu labur bat irakurriko dute parte-hartzaileek. Kimak azaldu duenez "saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak edo dena delakoa ateratzen saiatu". AbantailakKimak dioenez Testu bazkak hainbat abantaila ditu: "euskal idazleen lanak ezagutzeko aukera; saio independenteak; ez da etxerako lanik izanen; ez dago irakurketa beharturik; saioak ez dira oso luzeak izanen eta, gainera, ez dago aurretik ezer berezirik jakin beharrik". Kima Euskara Taldeak jakitera eman duenez, aurreneko saioa hilaren 10ean izanen da, 19:00etan Gure Etxea eraikinean. Hala ere, talde euskaltzaleak eskatu du "antolakuntza errazte aldera", aurretik udal liburutegian izena ematea. Eskaintza 16 urtetik gorako pertsonendako egin da.