Kafe usainarekin etorri da Extremadurako astea

Guaixe 2008ko urriaren 3a

La Encina Extremadurako kultur elkarteak asteari hasiera emateko hainbat agintari gonbidatu ditu, besteak beste, Piedras Albasko alkate Maria Antonia Fernandez. Agintari guztiei elkartearen egoitzan harrera eginen diete 13:00etan. Ondoren herrian barna bisita eginen dute. Extremadurako kultur astea zabalduko duen pregoia 19:00etan irakurriko du Maria Antonia Fernandezek Iortia kultur gunean. Sarrera hitz horien ondoren� Rocamador folk taldearen saioa izanen da. Domekan, 12:30ean, Nafarroako Andaluziako Etxeko Herencia del Sur eta Sortilegio Andaluz dantza eta abesbatza taldeek emanaldia eskainiko dute, Iortia kultur gunean. La Encina Extremadurako kultur elkarteak antolatutako egitarauak hurrengo asteburuan izanen du segida. Antolatu diren ekitaldi guztietarako sarrera doakoa da. 300 kafe-makinaAsteartean zabaldu zituen ateak Iortia kultur gunean Kepa Aperribairen kafe-makinen erakusketak. Basauriko bilduma-zaleak 300 kafe makina jarri ditu ikusgai Iortian eta haien bidez pertsonen garapena ikusteko modua dagoela azaldu du Kepak. Hainbat makina bitxi ikusteko aukera dago Altsasuko kultur gunean, Golko gerrara joan behar zuen kafe-makina, jendea elektrokutatu egiten zelako merkatutik kendu zuten beste bat, gerrako materialak berrerabiliz egindakoak edota isabeldar estiloko 1590. urteko kafe-makina eta beste. Kepa Aperribaik makinak kafea egiteko moduagatik sailkatuak ditu eta hainbat azalpen ematen dituzten txartelak jarri ditu. Bera ere han da bisitarien zalantzak argitzeko prest.