Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, 17:00etan zabalduko ditu ateak eta 18:30ak bitartean Gazte Txokoko arduradun Elena Aldasorok gazteek ikasturte honetarako dituzten interesak eta proposamenak jasoko ditu. Horregatik deitu dute informazio eguna. Larunbatean Gazte Txokotik Iortia kultur gunera joateko gonbitea egin zaie, han Txoborro magoaren emanaldia iragarria baitago 19:00etarako. Txoborrok magiarekin batera umorea ekarriko ditu Altsasura. Kima euskara taldeak Gazteria Sailarekin elkarlanean antolatu du magia saio hori eta batixabi jokoaren aurreneko jokaldiaren berri emateko baliatuko du. Kimak jakinarazi duenez, ikasturte honetan 6 jokaldi eginen ditu, beti ere, �hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahian�. Aurreneko jokaldi honetan ordenatu beharreko 9 hitz multzo opatuko dituzte jokalariek batixabin. Hobekien egiten dutenen artean 3 sari eder banatuko ditu Kimak. �Domekan Gazte Txokoak ohiko ordutegian hasiko du bere jarduera, baina 19:30ean hara joaten diren gaztetxoak Klowntuz mendia bakarrizketarekin gozatzeko aukera izanen dute. Gazte Txokoa12 eta 17 urte bitarteko gazteak non bildu badute, eta han nahi dituzten ekintzak gara ditzakete. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailaren bidez kudeatzen den zerbitzua asteburu eta jai egun arratsaldeetan dago zabalik, 17:00etatik 21:00etara. Maitazera bitartean hala izanen da. Sarrera librea da eta gaztetxoak nahi dutenean atera eta sar daitezke.