3 puntuak etxera ekarri zituen Altsasuk

Guaixe 2008ko urriaren 6a

Zaila da partidua horren ongi astea. Bidezarra taldearen zelaira atera eta 2 minutura, aurreratu zen markagailuan Altsasu, Rubenen golari esker. Parez pare ibili ziren bi taldeak eta biek ere ez zuten gol aukera handirik eduki. Bigarren zatiko 65. minutuan penalti argiari esker, behin betiko 0-2koa sartu zuen Altsasuko Sergiok. Hortik aurrera emaitzari eustera mugatu ziren altsasuarrak. Baita lortu ere. Infanzones taldea da taldeko liderra, 9 punturekin. Altsasu 3. da Etxarriko taldearen atzetik, 7 puntura berdinduta.Datorren jardunaldian, Universidad Publica de Navarra hartuko du etxean.