Hodei Mazkiaran Europako Txapelketara

Guaixe 2008ko urriaren 7a

Espainiako hautatzaile Salvador Cabeza de Vacak madison eta omnium-eko Europako Txapelketan Estatua ordezkatuko duen taldea eman zuen ezagutzera asteburuan. Beste 8 lagunekin batera, Hodei Mazkiaran dago hautatuen artean. Altsasuarrak abiadurako omnium proban parte hartuko du Alonsorekin batera. Herbeheretako Alkmaar herriak hartuko du Europako Txapelketa, datorren asteburuan, hilaren 17tik 19ra. Txirrindulariek lastailaren 15ean hartuko dute Herbeheretarako bidea.Pistardak Valentzian egon ziren bilduta joan zen larunbatera arte. Kontzentrazioa amaitzean eman zuen ezagutzera Salvador Cabeza de Vacak hautatutako taldea. Tekniko espainiarra pozik dago egindako lanarekin. Proba hauek guztiak Poloniako Munduko Txapelketa prestatzeko baliagarri izanen direla adierazi du.