Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bere urteurrena ospatzeko ere, Kimak Gure Etxea eraikinean erakusketa zabalik du. Euskara elkarteak zer diren , Altsasun euskarak egindako bidea eta taldearen jardunaren laburpena ikusteko aukera izanen da bertan. Gaur 19:00etatik 21:00etara eta larunbatean eta domekan eguerdiko ordutegian ere zabalik izanen da, 12:00etatik 14:00etara. Azkenik Kima Euskara Taldeak jakinarazi du ferietako ostiralerako bertso afaria antolatu duela. Amandrea elkartean izanen da eta Jesus Mari Irazu eta Erika Lagoma izanen dira kantuan. Txartelak Iortia kultur gunean salgai daudela jakinarazi du Kimak.