Indarra erabiliz egindako lapurreta egotzita 3 gazte atxilotu ditu Foruzaingoak

Guaixe 2008ko urriaren 10a

Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez jakiak eta edariak saltzeko makinak dituen denda batera sartu omen ziren atxilotuak. Horretarako burdin hesia eta zenbait makina behartu zituzten. Makinetan zegoen dirua hartzeaz gain, 1.000 euro inguruko kalteak sortu omen zituzten. Hurrengo egunean dendako jabeek salaketa jarri zuten eta Foruzaingoak egindako ikerketak 3 gazteak atxiloketa ekarri zuen. 3 atxilotuetako bakarrak du 18 urte baino gehiago. Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, antzeko gertaerengatik polizia aurrekariak zituen eta Iruñeko Instrukzioko 3. zenbakiko epaitegiaren esku utzi zuten. Gainontzeko bi gazteen diligentziak adingabeen fiskaltzaren esku utzi ditu Foruzaingoak.