Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur aurreneko hitzaldia izanen da. Jose Mari Ausin eta Jose Ramon Beloki adituak ziza jangarrien eta pozoitsuen artean normalean ematen diren nahaste ohikoenei buruz hizketatuko dira. Bihar, berriz, Roberto Fernandez Sasiak Hongos, función y futuro izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Bi hitzaldiak Iortia kultur gunean izanen dira, 19:30ean. Jardunaldiek ostiralean izanen dute segida ikus-entzunezko baten proiekzioarekin. Ferietako domekan ez da faltako mikologia elkarteak antolatutako ziza erakusketa. Jose Mari Ausinek esan digunez "espero dezagun bota duen euriarekin zizaren bat aterako dela".