Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak aditzera eman duenez Auritz arrazako zaldien lehiaketarako "antolamendu arrazoiak tarteko, hasiera-hasieratik beste kokapen batzuk izan dira kontuan eta, azkenik, Zelai kalean kokatzea erabaki da". Udalak kokagune horren alde 2 arrazoirengatik egin du. Batetik "lehiaketa egiteko behar diren baldintza guztiak betetzen dituelako, eta, bestetik, Feriaren barnean egiten diren ekitaldiek herrian eragina izatea oso garrantzitsua iruditzen" zaiolako.Udala jakitun da bere erabakiak eragozpenak sortuko dizkiela zelai kaleko auzokideei eta aurreneko urte honetan "egoera ulertzea eta laguntzea" eskatu diete auzokideei. Horrekin batera, auzokideek aparkatzeko izan ditzaketen arazoak ekiditeko haiendako propio Zelandi eskola publikoko patioan eta ondoko eremuan aparkalekua jarriko du udalak. Hura bihartik izanen da erabilgarri, bihar bertan hasiko baitira lehiaketarako azpiegiturak jartzen. Udalak zehaztu duenez Zelai kalea biharko 17:00etatik domekako 16:00ak arte itxita egonen da.