Mikologia jardunaldiek badute zer eskaini

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Naturari argazkiak egiten dizkion Cristobal Burgosen txanda izanen da. Argazkilariak sortu duen ikus-entzunezkoarekin gozatzeko aukera izanen da, gaur, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Las cuatro estaciones de Vivaldi izena du ikuskizunak eta musikaren erritmoan, garaian garaiko zizak ezagutzeko aukera emanen du. Altsasuko Mikologia Taldeak antolatutako jardunaldia domekako erakusketarekin bukatuko da. Altsasuko Gure Etxea eraikinak hartuko ditu berriro makina bat ziza eta onddo.