Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irudi ederraren bila lehiatu nahi duenak Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak Erkuden kalean duen egoitzatik pasa beharko du domekan, 9:00etatik 11:00etara. Izena ematearekin batera 10 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek. Ondoren kamera digitalak eskuan dituztela argazkiak egitera aterako dira rallyko parte-hartzaileak. Antolatzaileek sei gairen inguruan argazkiak egiteko eskatuko diete. Horietako bi Altsasu eta azoka dira. Gainontzeko lauak zozketa bidez aukeratuko dituzte domekan bertan. Altsasun egindako argazkiak, 36 eta JPG formatuan, 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira Altsasuko Mendizaleak elkartearen egoitzan. SariakHelduen mailako onenak 200 euro jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, 120 eta hirugarrenarendako 90 euro izanen dira. Guztiek ere trofeoa eskuratuko dute. Haurren mailako lehen bi sarituek opari eta trofeo bana jasoko dute eta hirugarrenak, aldiz, 90 euro eta trofeoa. Garaikur bana jasoko dute lehiaketako argazkirik onenaren egileek, baita sailkapenetik kanpoko lehen bazkideak ere.