Musika Extremadurako Astea despeditzeko

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Aurreneko emanaldia gaur, ostirala, 19:00etan izanen da. Iortia kultur guneak Planeta Suroeste taldearen emanaldia hartuko du. Badajoztik datorren taldea da eta hainbat estilotan eskarmentu zabala duten Extremadurako 8 musikarik osatzen dute. Taldeak Extremadurako, Espainiako eta Europako musika tradizionalari beste itxura bat emateko asmoz ari dira lanean. Bihar Iortia kultur guneak Miguel de Tena eta Francis Pinto flamenko taldearen emanaldia hartuko du, 18:30ean izanen da. Miguel de Tena "cante"aren promesetako bat da. Itzal handiko artistekin batera aritu da eta 25 sari ere lortu ditu. "Cantaoreak" hainbat disko argitaratu ditu. Berarekin batera Francis Pinto gitarra-jolea izanen da. Teknika fineko gitarra-jolea, flamenkoko izar askorekin jo du. Bi emanaldietarako sarrerak dohainik dira.