Altsasuko 130 saskibaloi jokalari denboraldia hasteko prest

Guaixe 2008ko urriaren 15a

Altsasuko Zelandiko kiroldegia jendez lepo bete zen joan zen larunbatean, Altsasuko Saskibaloi Taldearen eta Saskibaloiko Udal Eskolaren aurkezpena hartzeko. Denboraldi berria hastera doanean, talde guztiak aurkeztu zituen Altsasuko klubak, gurasoen eta saskibaloizaleen txalo zaparraden artean. Saskibaloi eskola osasuntsu11 talderekin emanen dio hasiera denboraldiari Altsasuko Saskibaloi Taldeak. Osasuntsu dago Saskibaloi eskola; horren adierazle, osatu berri dituzten 9 taldeak. Bina talde daude kadeteen eta haurren kategorian, nesketan bana eta mutiletan bana. Aurreinfantilen eta minien kategorian, nesken talde bana osatu da. Benjaminen kategorian bi talde daude, neskena eta mutilena. "Saskibaloi eskola oinarrizkoa da klubarendako" jakinarazi digu eskolako koordinatzaile Enrique Vilsek. "Hori da Altsasuko Saskibaloi Taldearen harrobia. Hura gabe ez genuke etorkizunik" gaineratu du. Altsasuko udal saskibaloi eskolako koordinatzaileak gaineratu du haiena "formazio eskola" dela. "Saskibaloiko instrukzioak baino garrantzitsuago da haur eta gaztetxoekin egon eta haiekin laguntasun eta kiroltasun baloreak lantzea" adierazi du. DBH amaituta, eskola utzi eta Altsasuko Saskibaloi Taldean sartzen dira kirolariak. Gazte kategorian aurten ez da talderik sortu. Seniorretan, berriz, bi talde sortu dira, gazteena bata eta beteranoena bestea, biak mutilenak. Aurten ez da nesken taldea osatzea lortu. Denera, 130 lagun biltzen ditu Altsasuko Saskibaloi Klubak, Altsasukoak gehienak, baina badira inguruko herrietatik etortzen direnak ere. Lan talde handiaTamaina honetako taldearen eguneroko martxak baliabide asko eskatzen ditu. Baliabide ekonomikoak batetik eta giza baliabideak bestetik. Vilasek jakinarazi digunez, Altsasuko Udalak kontratatzen ditu Udal Saskibaloi Eskolako entrenatzaileak, Kirol Zerbitzuaren bidez, eta bere gain hartzen ditu instalazioaren gastuak. "Udaleko Kirol Zerbitzuaren laguntza hori gabe, eskola ez litzateke bideragarria" azaldu du eskolako koordinatzaileak. Saskibaloi Kubeko bazkideek ere urteko kuota ordaindu behar izaten dute. Azkenik, Nafarroako Kutxaren laguntza du elkarteak.Baliabide ekonomikoak ezinbestekoak izanagatik ere, horiek bezain beharrezkoak dira giza baliabideak. 12 entrenatzaile aritzen dira astero-astero Eskola eta Saskibaloi Klubeko taldeak entrenatzen: David Crespo, Javier Herrero, Fermin Herrero, Luis Maria Diaz, Gonzalo Rueda, Garazi, Jeni Otxoa, Juan, Ricardo Ruiz, Jose Maria Misiego, Natalia Tajuelo eta Maialen Salgado. Entrenatzaileek prestaketa saio bereziak izaten dituzte urtero ikasturte hasieran. Denboraldia hastera doaAsteburu honetan emanen diote hasiera denboraldi berriari Altsasuko Udal Saskibaloi Eskolako haur eta gazteek, Nafarroako Kirol Jolasetan. Saskibaloi Taldeko seniorren bi taldeek orain bi asteburu mustu zuten denboraldi berria. Gehienez ere, Iruñeraino mugituko dira. Maiatzera arte nahiko lan izanen dute 11 taldeek.Ez dira horiek izanen saskibaloi taldeko kideen irteera bakarrak. Enrique Vilasek jakinarazi digunez, jarduera bereziak ere antolatuko dituzte, talde guztiak bildu eta egun politak pasatzeko. Abendu aldean ACBko saskibaloi partidaz gozatzeko aukera izanen dute Gasteizen. Denboraldi amaieran, berriz, urtero bezala, Lagunen Eguna ospatuko dute klubeko kideen lagunak saskibaloira gerturatzeko helburuarekin. Bestalde, gaineratu du buruan dutela Santanderreko talde batekin trukea egitea. Beraz, agenda lepo beteta dute Altsasuko saskibaloilariek.