Garaipenik gabe jarraitzen du Altsasuko Taldeak

Guaixe 2008ko urriaren 15a

Denboraldiko bigarren jardunaldian Altsasuko Saskibaloi Taldeak Etxabakoitzekin neurtu zituen indarrak. Hasiera batean Iruñerrikoak aurkari gogorrak izatea espero bazen ere, lehen 3 laurdenetan parez pare ibili ziren bi taldeak. Azken laurdenean ordea ez zuten baloiak saskiratzen asmatu eta 46-60 galdu zuten norgehiagoka. Toki Ona da 1. taldeko liderra, 4 punturekin. Altsasuarrak 5.ak, azken aurrenak dira, 2 punturekin. Asteburu honetan puntuetara berdinduta, 6. postuan dagoen Amaya taldearen kantxa bisitatuko dute.