Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beteranoen taldeak asteburuan mustu zuen denboraldia, lehenengoa atzeratu egin baitzuten. Etxekoek Carlos Macho, Garikoitz eta Iñigo gabe jokatu behar izan zuten. Abiadura eta egoera fisiko onaz baliatuta, San Jorgeko taldeak mendean hartu zituen altsasuarrak. Repuestos Gali da taldeko liderra 3 punturekin. Altsasuarrak 3.ak dira puntu bakarrarekin. Asteburuan 2. postuan dagoen San Juan taldearekin neurtuko ditu indarrak Iruñean.