Bihar Altsasun jokatuko den finalean ez da aizkolari sakandarrik izanen

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Bihar, larunbatean, urriaren 18an, III. mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala hartuko du Altsasuk. Altsasuko Ferien programazioaren barruan antolatu da finala, eta 18:00etatik hasita jokatuko da, Iortia plazan. Ondoko aizkolariak lehiatzekoak ziren, jokatutako hiru kanporaketetan sailkatutakoak: Aitzol Atutxa, Ander Erasun, Asier Pellejero, Aratz Mugertza, Raul Castro eta Patxi Mindegia. Baina Patxi Mindegia ez da bertan izanen, ezintasun fisikoa duela adierazi eta beharrezko mediku agiriak aurkeztu baititu. Haren ordez Jexus Etxeberria ariko da, berari baitagokio.Bada, aizkolari bakoitzak 60 ontzako bi enbor eta hiru kanaerdiko ebaki beharko ditu. Finalean ez da aizkolari sakandarrik izanen, aipatu txapelketako kanporaketetan lehiatu zirenak - David Amillano, Goizeder Beltza eta Juanjo Erdozia - ez baitziren finalerako sailkatu.