Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, Tafallako Udaltzaingoak abiarazi zuen ikerketa eta gizonak droga Gulian eta Altsasun banatzen zuenaren arrastoak opatu zituen. Nafarroako Gobernuak zabaldutakoaren arabera bi poliziak elkarlanean aritu ziren domekan, gizonak ustez droga Tafallatik Altsasura garraiatzen zuenean. Foruzaingoak autoa geldiarazi eta autoan 31,4 gramo kokaina zeraman poltsa opatu zuen. Gobernuaren arabera 300 bat dosi lirateke. Gobernuaren arabera 5 telefono mugikor eta bestelakoak ere atzeman zizkioten. Droga trafikoan aritzea leporatzeaz gain Foruzaingoak gizonari trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua egotzi dio, gida baimena baliogabetuta zuela gidatzen aritzeagatik. Antza atxilotuak droga trafikoagatik polizia aurrekariak ditu Tafallan.