Jendetza ferietan

Guaixe 2008ko urriaren 21a

Ferialeku kalean aurreko urtetan baino hazienda gutxiago izan zen. 100 buru zeuden, zaldi, behor, asto, mando eta ponien artean. Lehiaketan 20 bat besterik ez zuten parte hartu. Saritan 1.100 euro banatu zituen Altsasuko Udalak. Bestalde, salmenta batzuk egin ziren. Beste lehiaketaAuritz arrazako lehiaketa morfologikoan 23 ustiapenetako 120 animaliak parte hartu zuten. Lehiaketaren VI. edizioak leku aldaketa ekarri zuen, Arkangoatik Zelai kalera pasa da aurten lehiaketa. Hala, kalearen erdian dagoen medianaren alde bietara lotu zituzten animaliak eta epaileen aurretik pasa behar zutenean askatu eta Zelai kalea eta Isidoro Melero kaleen arteko bidegurutzera eraman zituzten. Han jendetza zain zegoen animaliak ikusteko. Epaileek saritan 7.050 euro banatu zituen. Lehiaketa morfologikoa ikustera joan zirenen artean kokapen berriaren inguruan iritzi ezberdinak zeuden. Batuzk pozik zeuden eta toki egokia zela iritzi zioten. Beste batzuendako, ordea, aurreko kokapenean animaliak ikusteko modu hobea eskaini zuen. AzokaHazienda asko ez baina salmenta postu ugarik haien produktuak eskaini zituzten Altsasura bildu zirenei. Iortia kultur gunearen aurreko plazan eta Baratzeko bide plazan denetariko salgaiak zituen azoka hartu zuen. Gartzia Ximenez kalean jakiak eskaintzen zituzten 58 salmenta postu jarri ziren eta beste 22 Foruen plazan. Azkenik, Otadiko Kristo Deuna plazan erremintak, makineria eta barazkiak izan ziren salgaiak. Jendea poltsa beteak aldean zeramatzan, erosketak egitearen seinale. Sariak 2 urte arteko pottoak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Alfonso Mendikoa, Burguete. 3. Fermín Unzilla, Etxarri Aranatz. 4. Alfonso Mendikoa, Burguete. 5. Jose Ignacio Bidegain, Arrieta.2 eta 3 urte arteko pottoak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Mª Sagrario Arangoa, Beruete. 4. Martin Villanueva, Usetxi. 5. Luis Mari Zabalza, Ekai.3 eta 7 urte arteko behorrak, pottorik gabe1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Javier Azanza, Burguete. 4. Jose Ignacio Bidegain, Arrieta.5. Jose Ignacio Bidegain, Arrieta.7 urte baino gehiagoko behorrak, pottorik gabe 1. Indart anaiak, Legasa.2. Luis Mª Zabalza, Ekai. 3. Martin Villanueva, Usetxi. 4. Juan Javier Lanz. 5. Martin Villanueva, Usetxi.3 eta 7 urte arteko behorrak, pottoekin1. Asier Ormat, Elizondo. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Josetxo Goldarazena, Mugiro. 4. Indart anaiak, Legasa. 5. Luis Mari Zabalza, Ekai.7 urte baino gehiagoko behorrak, pottoekin1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Fermin Unzilla, Etxarri Aranatz. 4. Josetxo Goldarazena, Mugiro. 5. Javier Azanza, Burguete.Pottoak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Jose Igancio Bidegain, Arrieta. 4. Jose Igancio Bidegain, Arrieta.5. Josetxo Goldarazena, Mugiro.2 eta 3 urte arteko zaldiak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Goldarazena Goikoetxea, Alli. 4. Patxi Legarra, Zuhatzu. 5. Perkaz anaiak, Ziordia.3 eta 6 urte arteko zaldiak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Erkuden Gabari, Olatzagutia. 4. Patxi Legarra, Zuhatzu. 5. Miguel Angel Etxeberria, Latasa.6 urte baino gehiagoko zaldiak1. Indart anaiak, Legasa. 2. Indart anaiak, Legasa. 3. Javier Azanza, Burguete. 4. Luis Mari Zabalza, Ekai.Animali onena1. Salvaje, Indart anaiak, Legasa. 2. Baron, Indart anaiak, Legasa.Altsasuko animalia onenaJosé Antonio Arangizena.Sakanako lehiaketaHazitarako zaldiak1. Juanito Aldaba, Satrustegi.2. Jose Ramon Lopetegi, Lakuntza. 3. Juanito Aldaba, SatrustegiBehorrak1. Juanito Aldaba, Satrustegi.2. Goldarazena, Alli.3. Jose Ignacio Larrea, Altsasu. Potto onenaJose Ignacio Larrearena, Altsasu. Altsasuko animali onenaJose Ignacio Larrearena. Animali onenaTitan, Juan Aldaba, Satrustegi.