Lan istripua okindegi batean

Guaixe 2008ko urriaren 21a

Nafarroako Gobernuaren arabera lan istripua 11:20 aldera gertatu da. Lanean ari zen 50 urteko gizon bati besoa masa egiteko makinan harrapatuta gelditu omen zaio eta eskuin eskuan min hartu du. Ezbeharraren tokira suhiltzaileak, medikua eta erizaina joan dira. Suhiltzaileek harrapatutako besoa askatu ondoren zauritutako langilea Bideko Ama ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoak hartu du bere gain.