Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Laguntza deialdi horretara 45.500 euro bideratu ditu Altsasuko Udalak. Bi ildo dituzte diru laguntza horiek. Alde batetik, garapenerako lankidetza egitasmoetarako 12.000 euro bideratuko dira. Bestetik, irabazi asmorik ez duten erakundeak laguntzeko poltsak 33.500 euro ditu. HitzarmenakDiru-laguntza deialdi horretaz gain, Altsasuko Udalak aurreko urteetatik datozen lau hitzarmenekin aurrera segituko du: Mugarik Gabe elkartearen bidez Nikaraguan garatzen ari den egitasmoa; El Salvador elkartearen bidez Ertamerikako La Cinquera herrian egiten ari direna; ANARASD erakundearen bidez Saharako herria laguntzea bideratzen dena eta Kaputxinoen bidez Aguaricon garatzen ari direna. Guztiak ere garapenerako lankidetza egitasmoak dira eta bakoitzerako 6.000 euro bideratuko ditu Altsasuko Udalak.