Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldutakoaren arabera SOS Nafarroak hainbat dei jaso zituen Gartzia Ximenez kalean izaten ari zen borrokaldi baten berri ematen zutenak. Foruzaingoaren bi patruila gerturatu eta, antza, lekukoak eta borrokan parte hartzen ari zirenak identifikatu zituzten. Gerora atxilotu zituzten bi gazte larri zaurituak zeuden eta Altsasuko osasun etxera eraman zituzten lehenik eta, Bideko Ama Ospitalera ondoren. Botilen kristalekin aurpegian egindako zauriak omen zituzten biek, baita burniekin emandako kolpeen markak ere. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenaren arabera bi gazteak asteartean eraman zituzten epailearen aurrera. Lesio-delitua egozten diete biei. Bestetik, Foruzaingoak desordena publikoak eragitea leporatu die beste zazpi pertsonari.