Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Feria argazkitan hartzera 45 zale animatu ziren. Antolakuntzak sei gai eman zizkien argazkiak egiteko. Haietako bi finkoak dira: feria eta Altsasuko txokoak. Zozketa bidez argazkiak ateratzeko gainontzeko lau irizpideak aukeratu zituzten. Arkitektura, agintariak, emozioa eta gai librearen inguruan ahalik eta argazki ederrenak egiten saiatu ziren parte hartzaileak. Irabazleen berri azaro erdi aldera jakinen da.