Emanaldi ikusgarriarekin despeditu zen La Encinaren egitaraua

Guaixe 2008ko urriaren 23a

Extremadurako Astea despeditzeko bi kontzertu ikusgarri programatu zituen La Encina elkarteak Iortia kultur gunean. Larunbatekoan "cante jondo"-ko Extremadurako ahotsik onenetako bat izan zen: Miguel de Tena. Ahots indartsuko abeslariak Francis Pinto teknika handiko gitarra-jolearen laguntza izan zuen. Emanaldian zehar flamenkoko hainbat "palo" entzuteko aukera izan zen, tangoak, kañak, fandangoak baita buleriak ere.