Txekiako Gentlemen singers abesbatza domekan Altsasun

Guaixe 2008ko urriaren 24a

Gentlemen singers Altsasuko Iortia kultur gunean domekan, 12:30ean, ariko da Vocal Ensemble Gentlemen Singers. Bataz beste 22 urte dituzten 9 mutilez osatutako abesbatza da Gentlemen singers. Parte-hartzaile guztiak Boni Pueri haur abesbatzan aritutakoak dira. Hura utzi eta gero, 2003an sortu zen abesbatza, Hradec Králové hirian eta bertako unibertsitateko errektorearen babesean aritzen dira. Ibilbide laburra izan arren nazioarteko emanaldietan eskarmentu zabala du abesbatzak. Hainbat kolaborazio egin dituzte eta bi disko argitaratu dituzte. Haien errepertorio guztia a capella abesten dute. Naturaltasun eta musikaltasun handiz bederatzi ahotsetarainoko konposizioak abesten ditu Gentlemen singers abesbatzak. Errepertorioan estilo aniztasun handia dute: gregorianoa, errenazimendu garaiko polifonia, klasizismo eta erromantizismoko lanak, XX. eta XXI mendeko konposizioak, Bohemia, Moravia eta Eslovakiako herri-kantak, afro-amerikar izpiritualak, mundu guztiko kantu garaikideak jatorrizko hizkuntzan abestuak eta abar. Altsasuko emanaldia Nafarroako nazioarteko abesbatzen XIV. zikloko ibarreko aurreneko kontzertua izanen da. Azaroaren batean, Etxarri Aranazko elizan Finlandiako Audite abesbatza ariko da kantuan.Altsasuko programaLehenengo zatiaDona nobis pacem, Bob ChilcottNunc Dimitis, Mark van PlatenChanson á Boire, Francisc PoulencTe Deum Laudamus, Jan JirásekAve Regina Coelorum, Vytautas MiskinisBigarren zatiaNa kosatej jedli, Leos JanácekBrigand song, Bohuslav MartinuHostina, antonín DvorákGorale, Jan VicarHirugarren zatiaWaltzing Matilda, Jonathan RathboneLoch Lomond, Jonathan Quick (arr.)Black Bird, J. Lennon & P. McCartneyOb-la-di, Ob-la-da, J. Lennon & P. McCartneySeaside Rendezvous, Freddie MercuryJohn, the revelator, Albert MacNeil (arr.)Rock-A my Soul, Harold Robert (arr.)