Helena Tabernaren azken filma Seminciko sail ofizialean

Guaixe 2008ko urriaren 24a

Zinema zuzendari altsasuarraren filma Seminciko sail ofizialaren barruan heldu den ostiralean proiektatuko dute, Calderon antzokian, 09:00etan eta 22:00etan izanen dira paseak. Valladolidera joan beharko dute hilaren 14ko mustutzera itxaron ezin dutenek. Hala ere, Helenaren filmaren aurre-estreinaldi Altsasun izanen da. Horretaz gain, abendu hasieran (bostetik zortzira) Iortia kultur guneko karteldegian izanen da filma. La buena nueva filma Valladolideko lehiaketara aukeratua izateaz gain Santiago Konpostelako Cineurpa jaialdirako ere hautatua izan da. Bitartean, atzo Helena Tabernak bere azken filma Nafarroako Unibertsitate publikoan aurkeztu zuen. Filmaren making off-a ikusi zuten ikasleek eta ondoren zuzendari altsasuarrari filmaren, gerra zibilaren inguruan, zinemak Nafarroan bizi duen egoeraz eta beste hainbatez galdetzeko aukera izan zuten. Azken egitasmo horretan aholkulari izan duen Roldan Jimeno Jurio historialariak lagundu zuen.