Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturtean zehar, hilean behin, euskal literaturaren berora biltzeko eskaintza da ekimen berri honen helburua. Saio guztiak independenteak direla eta ez dela inolako etxerako lanik ziurtatu du Kimak. "Guztia euskal idazle baten testu labur bat irakurtzearekin hasiko da. Hura irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak edo dena delakoa ateratzen saiatuko" direla azaldu dute Kimatik. Hitzordua gaur, 19:00etan, jarri dute Gure Etxea eraikinean. Interesatuek liburutegian izena eman behar dute.